Anibal Fernandez nagusi asteburuan jokatu duten xake txapelketa sozialean

Erabiltzailearen aurpegia Anaitasuna Kakute Xake Taldea 2021ko ira. 13a, 10:08

Anaitasuna-Kakute elkarteak asteburuko txapelketarekin eman die hasiera uda osteko jarduerei. Ikasturte oparoa espero du elkarteak.  

Atzo, igandea, Anaitasuna-Kakute elkarteak antolatuta partida azkarren XXV. txapelketa soziala jokatu zuten, eta Anibal Fernandezek bukatu zuen lehen postuan, Juan Carlos Valorrekin berdinduta, biek zortzina puntu eskuratu baitzituzten. Txapelketa oso ona egin zuten biek ala biek, ia hutsik egin gabe, atzetik hurbil baitzuten Ion Kuende.  Zazpi punturekin bukatu zuen hark. Laugarren lekuan txapelketa hauetan hasiberria den Diego Tepeyotochtlyk bukatu zuen, hiru punturekin; bosgarren Lucia Valor gelditu zen, bi punturekin; eta seigarrren Denisek, puntu batekin. Partidak zuzenean ikusi ahal izan ziren Internetez eta COVID-19ari aurre egiteko beharrezko neurri guztiak hartuta egin zuten txapelketa. Anaitasuna-Kakute elkarteak asteburuko txapelketarekin eman die hasiera uda osteko jarduerei. Ikasturte oparoa espero du elkarteak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide