Gaztedi Kutxa Fundazioko sailkapenean gora egin du Anaitasuna Kakute xake taldeak

Erabiltzailearen aurpegia Anaitasuna Kakute Xake Taldea 2020ko abe. 7a, 18:07

Sailkapenean jauzia eman dute Anaitasuna Kakute xake taldeko kideek.

Anaitasuna Kakute xake taldeko kideek Gaztedi Kutxa Fundazioa txapelketako bigarren jardunaldia jokatu zuten joan den zapatuan, online bidez. Taldekide guztiek parte hartu zuten partidan, eta emaitza ona lortuta sailkapeneko bigarren postuan kokatu dira orain.

Azkoitiko taldea bigarrena da Gros Xake 'A' taldearen ondoren. Sailkapen konbinatuan, berriz, seigarren postutik hirugarren postura jauzi egin du Anaitasuna Kakutek. Finalera sartzea sailkapeneko lehen lau sailkatuek lortuko dute, eta egungo osasun egoerak uzten badu, aurrez aurre jokatuko dute.

Horrez gain, Anaitasuna Kakute xake taldeko zuzendaritza Gabonetako jaialdia eta Katturen omenezko txapelketa prestatzen ari da buru belarri; horiek ere online jokatuko dituzte.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide