Seigarren postua, Gaztedi Kutxa Fundazioko lehen jardunaldian

Anaitasuna Kakute xake taldeko kideek seigarren amaitu zuten lehen jardunaldia, sei jokalarietatik hiruk besterik ez baitzuten parte hartu. Markel Vesgak, Denis eta Lucia Valorrek, Aritz Soraluzek, Cristian Cretuk eta Aner Alonsok osatzen dute taldea.

Joan den zapatuan hasi zen 2020. urteko Gaztedi Kutxa Fundazioa txapelketa. Bi mailatan banatuta jokatu ohi da txapelketa. Alde batetik, handiak daude, 2003 eta 2007 urteen artean jaiotakoak daude, eta bestetik, txikiak, 2008 eta 2009 urteetan jaiotakoak. Anaitasuna Kakute xake taldeko kideek seigarren amaitu zuten lehen jardunaldia, sei jokalarietatik hiruk besterik ez baitzuten parte hartu. Markel Vesgak, Denis eta Lucia Valorrek, Aritz Soraluzek, Cristian Cretuk eta Aner Alonsok osatzen dute taldea.

Aurten, Gipuzkoako Xake Federazioak Kutxa Fundazioaren laguntzarekin antolatutako txapelketa izanik, online egitea erabaki zuen, finala, posible bada behintzat, aurrez aurreko jokatzeko erabakia hartuta. Handien multzoan bederatzi xake taldek eman dute izena, eta lehen txandan 51 xake jokalari gaztek parte hartu dute. Txikienetan, berriz, hamabost taldek eman dute izena eta bi taldetan banatu dute. 1 multzoan zortzi talde eta 51 jokalari daude; 2 taldean, berriz, zazpi talde eta 47 jokalari. Halere, bigarren jardunaldian parte hartzeak gora egitea espero da.

Karpov-Kasparov lehiaren ostean, xakea pandemiagatik sekulako iraultza ari da bizitzen. Lehiaketak dituen kirol bakarra da xakea eta parte hartze kopuru handiak gainezka jarri ditu xake plataformak. Gaztedi Kutxa Fundazioa txapelketa pizgarria da xake jokalari gazteenentzat, ez soilik txapelketagatik, baizik eta harremanak estutzen eta datozen urteetako xake jokalariak zein diren ezagutzen laguntzen du.

Anaitasuna Kakute xake taldeko zuzendaritzak azaldu du, edozein kiroletako oinarriek behar duten moduko txapelketa dela Gaztedi Kutxa Fundazioa. Batik bat, ordea, xakea bezalako gutxiengo kirolek behar dutela azaldu du, giro ona izaten, elkarbanatzen, ezagutzen eta ikuspuntua zabaltzen laguntzen duelako.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide