Asteburu bikaina, Anaitasuna Kakute xake taldearentzat

Erabiltzailearen aurpegia Anaitasuna Kakute Xake Taldea 2020ko ots. 10a, 09:21
Anaitasuna Kakute eta C. Iriondo taldekoak zapatuko jardunaldian. (Anaitasuna Kakute)

Anaitasuna Kakute taldea 1-3 nagusitu zitzaion Zarauzko C. Iriondo xake taldeari zapatuan, hilak 8.

Joan den zapatuan, hilak 8, Gipuzkoako Kutxa Ligako jardunaldia jokatu zuten Anaitasuna Kakute xake taldeko xakelariek, eta 1-3 irabazi zieten azkoitiarrek Zarauzko C. Iriondo taldeko jokalariei. Jon Cuendek, Hector Sanchezek eta Jose Joakin Larrañagak beren partidak irabazi zituzten, eta Anibal Fernandezek ezin izan zuen aurkaria garaitu. Asteburuko garaipenekin, Azkoitiko xake taldea ligako zazpigarren postuan dago, 8,5 punturekin.

Datorren astean Idiazabal taldearen aurka neurtuko dituzte indarrak Anaitasuna Kakute taldeko xakelariek, Kultur Etxean, 16:00etan. Horrez gain, igandean, hilak 16, Promozioko VI. Txapelketa jokatuko dute, 10:00etan hasita, eta Anaitasuna Kakute taldekoek 16 urtez azpiko kategorian jokatuko dituzte txapelketak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide