Porrota Beraun Bera taldearen aurka

Erabiltzailearen aurpegia Anaitasuna Kakute Xake Taldea 2020ko ots. 3a, 09:51
Anibal Fernandez.

Txapelketaren laugarren jardunaldiko neurketak jokatu zituen Anaitasuna Kakute xake taldeak; 0,5-3,5 galdu zuten azkoitiarrek.

Joan den zapatuan, otsailak 1, Gipuzkoako Kutxa Ligare dagokion laugarren jardunaldiko partidak jokatu zituzten. Anaitasuna Kakute xake taldeak 0,5-3,5 galdu zuen Beraun Bera taldearen aurka. Xabi Ruizek berdindu egin zuen bere taula. Imanol Larrañagak, Jon Kuendek eta Anibal Fernandezek, ordea, galdu egin zituzten beraien partidak. Anaitasuna Kakute taldea 11. postuan da orain, 5,5 punturekin. Datorren asteburuan Zarautz liderraren aurka jokatuko dute. 

Batzarra, atzeratuta

Anaitasuna Kakute xake taldeko zuzendaritzak jakinarazi du ohiko eta ez-ohiko batzarrak otsailaren 18an egingo dituela azken orduko aldaketa bategatik.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide