Badator XXIV. San Andres txapelketa

Erabiltzailearen aurpegia Anaitasuna Kakute Xake Taldea 2019ko urr. 28a, 12:48
Enrique Tejedor xake partida jokatzen iazko txapelketan.

Anaitasuna Kakute xake taldeko kideak XXIV. San Andres txapelketa prestatzen ari dira dagoeneko. Abenduaren 1ean, igandea, jokatuko da norgehiagoka, eta herriko nahiz inguruko hainbat xakelarik parte hartuko du bertan.

Badator XXIV. San Andres txapelketa. Aurten, abenduaren 1ean, igandea, izango da txapelketa Elkargunean. 10:00etan hasiko da txapelketa, eta hainbat xakelarik parte hartuko du bertan.

Zuzendaritzako kideek adierazi dutenez, laster aurkeztuko dute txapelketaren kartela. Txapelketan hainbat sari egongo da, honako hauek, besteak beste: emakumezkoen saria, beteranoen saria, infantilen eta jubenilen saria nahiz Anaitasuna Kakute klubeko bazkideena. Horrez gain, hainbat zozketa ere izango da. Beraz, maila guztietako xakelariek izango dute txapelketan parte hartzeko eta sariren bat irabazteko aukera. Mikel Almansa, Aitor Herran, Juan Manuel Villanueva eta Aingeru Virto izango dira txapelketaren jokozainak aurtengo edizioan.

Anaitasuna Kakuteko kideek eskerrak eman nahi dizkiete txapelketa kolaboratzen parte hartu duten erakunde eta norbanako guztiei. Orain arteko datuen arabera, dagoeneko 24 pertsonak eman dute izena txapelketan, eta guztira, 162 pertsonak dute txapelketan parte hartzeko aukera.

Joan zen urteko txapelketaren garailea Enrique Tejedor izan zen; jokatutako partida guztiak irabazi zituen, eta marka berria ezarri zuen txapelketan.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide