Lidergoa berreskuratu du Anaitasuna Kakute Xake Taldeak

Erabiltzailearen aurpegia Anaitasuna Kakute Xake Taldea 2019ko ots. 24a, 12:10

Hainbat xake jokalarik Kutxa Ligako lehen mailako zazpigarren txanda jokatu dute. Fortuna sailkapeneko liderraren aurka jokatu dute Donostian, eta 0-4 irabazita, orain Anaitasuna Kakute jarri da lidergoan. 

Hector Sanchezek, Anibal Fernandezek, Jose Joaquin Larrañagak eta Jon Kuendek osatu dute taldea. Datorren zapatuan jokatuko dute berriro Kultur Etxean, Hondarribiaren aurka. Lau txanda besterik ez dira geratzen finalerako, eta 2,5 punturen aldea dute bigarren sailkatuarekin. 

Hirugarren mailakoak

Anaitasuna Kakuteko hirugarren mailako taldeak, berriz, Arrasateri irabazi dio 2,5 puntuko aldearekin: Josue Goenagak eta Darwin Garciak irabazi egin dute, Gaizka Alberdik berdindu eta Judith Goenagak galdu. Taldea bosgarren dago sailkapenean Eibarrekin berdinduta. Datorren asteburuan, Bergarako Zaleak taldearen aurka jokatuko du. Bi txanda gelditzen dira txapelketa bukatzeko, eta taldea maila hobea erakusten ari da. 

Eskolartekoak

Eskolartekoek Urretxun jokatu dute partida, eta Donostian jokatuko den finalerako sailkatu dira. Haurren kategorian Denis Valor bigarren sailkatu da. Aritz Soralucek irabazi egin du eta Lucia Valor bosgarren gelditu da.

EireBankoa torneoa

Urretxuko EireBankoa torneoa finalera iristen ari da. Hector Sanchez finalerdietara sailkatu da. Aldiz, Anibal Fernandez ez da sailkatu azken minutuko huts egiteagatik. Beraz, finala ez da azkoitiarren artekoa izango. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide