'Energia(k) ezbaian' bertso saiorako txartelak eros daitezke Azkoitian

Erabiltzailearen aurpegia Oletan ere Ez taldea 2023ko urr. 10a, 09:39
Andoni EgaƱa, artxiboko irudi batean.

Gipuzkoako mendiak aske taldeak antolatuta, Energia(k) ezbaian bertso saioa eta herri bazkaria egingo dituzte urriaren 22an, igandez. Txartelak eros daitezke Etxe-Aitz eta Atraskua tabernetan.

Gipuzkoako mendiak aske taldeak antolatuta, Energia(k) ezbaian bertso saioa egingo dute urriaren 22an, igandez, Zizurkilgo San Milan elizan. 12:00etan hasita, Aitor Bizkarra, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio eta Oihana Iguaran arituko dira bertsotan, Saroi Jauregi gai jartzailearen gidaritzapean. 14:00etan, berriz, herri bazkaria egingo dute.

Bertso saiora zein bazkarira joateko txartelak eros daitezke Azkoitian ere; Etxe-Aitz eta Atraskua tabernetan, hain zuzen ere. Bazkarirako izena emateko epea urriaren 16an amaituko da.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide