Antonio Turiel eta Antonio Aretxabala adituen hitzaldia, zentral eolikoen inguruan

Erabiltzailearen aurpegia Oletan ere Ez taldea 2023ko api. 26a, 11:56
Antonio Aretxabala izango da hizlarietako bat

Antonio Aretxabalak eta Antonio Turielek parte hartuko du maiatzaren 4ko hitzaldian. Azpeitiko Soreasu antzokian da hitzordua, 19:00etan.

Datorren maiatzaren 4an, ostegunez, zentral eolikoak mendietan zergatik ezin diren eraiki azalduko dute estatu mailan energia krisiaren inguruan erreferente diren Antonio Aretxabala geologoak zein ikerlariak eta Antonio Turiel fisikari, matematikari eta CSICeko zientzialariak. Azpeitiko Soreasu antzokian da hitzordua, 19:00etan.

Crisis de energía y de materiales izenburupean, energiaren eta materialen krisien berri emanez, zer testuingurutan gauden argituko digute. Azken finean, gainera datorkigun arazo potolo honi benetan aurrez aurre begiratzen lagunduko digute biek ala biek.

Mendietan zentral eolikorik ez!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide