Sanandresak 2022

San Andres eguneko zozketek badituzte irabazleak

Erabiltzailearen aurpegia

Oletan ere Ez! taldeak bi sari zozkatu zituen San Andres egunean, eta Lurdes Azpitarte eta Aitziber Juaristi izan dira irabazleak.

Azkenengo egun hautan Oletan ere Ez! taldeak mahai bat jarri du Oletan jarri nahi dituzten eolikoen informazioa zabaltzeko herritarrei. Hori aprobetxatuz, bi zozketa ere antolatu ditugu, bata bertako produktuekin osatutako otarra, eta bestea gazta baten pisua asmatzea.
Otarraren zenbakia 0967 izan zen eta Lurdes Azpitarteri tokatu zitzaion. Gaztaren pisua, berriz, 4,650 kilokoa zen, eta pisu horretara gehiena hurbildu zena Aitziber Juaristi izan zen, 4,625 kilo markatu baitzuen hark.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide