Zentral eolikoen proiektuen aurkako plataformak saretzen hasi dira

Erabiltzailearen aurpegia Oletan ere Ez taldea 2022ko uzt. 29a, 11:10

Elgoibarko Karakate Bizirik, Azkoitiko Oletan ere Ez, Urbasa Andia bailarako Urbasa Andia Bizirik, eta Zizurkilgo Andatza-Ezkeltzu Bizirik plataformetako partaideek euren bizipenak, estrategiak eta informazioa partekatu zituzten joan den uztailaren 21ean Zizurkilen egin zen mahainguruan.

Gipuzkoan egin nahi dituzten zentral eolikoek eragingo duten txikizioaz kezkatuta, lurraldeko hainbat herritar elkartu eta saretzen hasiak dira. Izan ere, Capital Energy enpresak honako proiektuak ezarri nahi ditu Gipuzkoan:

  1. Buruzai: Oleta mendian (Urretxu, Zumarraga, Azkoitia) 4,5 megawatteko lau aerosorgailu= 18 MW
  2. Trekutz: Irimo mendian (Urretxu, Antzuola) 6 megawatteko bi aerosorgailu= 12 MW
  3. Karakate: Karakate mendian (Soraluze, Elgoibar) 4,8 megawatteko bi aerosorgailu= 9,6 MW
  4. Ezkeltzu: Hernio mendian (Usurbil, Zizurkil) 4,5 megawatteko lau aerosorgailu= 18 MW

Zentral eolikoen proiektuen aurkako plataformak saretzen hasi dira, eta horren adibide da, hilaren 21ean Zizurkilen egin zuten mahaingurua. Honako lotura honetako bideoan ikus daiteke egun hartan plataforma horiek guztietako ordezkariek eman zituzten azalpenak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide