Megaproiektu eolikoen inguruko mahai inguruan parte hartuko du Oletan ere Ez! taldeak

Erabiltzailearen aurpegia Oletan ere Ez taldea 2022ko uzt. 20a, 08:45

Azkoitiko Oletan ere Ez! taldeko kideek parte hartuko dute bihar Zizurkilen (Gipuzkoa) egingo duten parke eolikoen inguruko mahai inguruan.

Zizurkilgo eta Usurbilgo udal-mugateetan kokatu nahi duten 'Ezkeltzu Parke Eolikoa' izeneko megaproiektuaren kontra sortu den herri-ekimenak mahai ingurua antolatu du biharko, uztailaren 21erako. Gaur egun mahai gainean dauden (aurre)proiektuak geldiarazteko lan egiten ari diren taldeek beraien esperientzia eta ezagutza elkarbanatzea da helburua, ondoren herritarrei helarazteko.

Zizurkilgo Iriarte Kultur Etxean dute hitzordua bihar, 19:00etan, Urbasa Andia Bizirik, Elgoibarko Karakate Bizirik eta Azkoitiko Oletan ere Ez! taldeetako kideek, besteak beste.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide