Berriztagarriak bai, baina ez horrela

Erabiltzailearen aurpegia Oletan ere Ez taldea 2022ko uzt. 7a, 10:49

Eolikoak bai, baina ez edonon eta edonola. Horixe da Euskal Herriko dozenaka herritan zabaltzen ari den aldarria.

Klima eta energia larrialdiaren aitzakian, betiko elite ekonomikoek negozio berriak egiteko aprobetxatzen dute. Araban, Bizkaian, Gipuzkoan zein Nafarroan ehun megaproiektu baino gehiago egiteko asmoa dute horiek: 'parke' eoliko, fotoboltaiko, makroetxalde, meategi, goi-tentsioko sare elektrikoen autobide, abiadura handiko trenen lineak eta abar.

Proiektu ustez berriztagarri horietako askok herri-lurren, lurren eta ondasun naturalen okupazioa aurreikusten dute, ingurumenari eta pertsonei eragiten dizkieten kalte itzulezinei erreparatu gabe.

Oletan ere Ez taldeak egindako ekarpen honetan, Nafarroako parke eolikoen ugaltzearen inguruan Ahotsa komunikabideak Sustrai Fundazioaren laguntzarekin landutako erreportaje berezia ikus daiteke.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide