Larunbatean Gasteizen egingo den manifestaziorako autobusa antolatu du Kontseilu Sozialistak

Erabiltzailearen aurpegia Kontseilu Sozialista 2023ko mar. 30a, 08:13

Larunbatean, NATOren aurka gerra eta basakeria kapitalista gelditu lelopean Gasteizen egingo den manifestaziorako autobusa antolatu du Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak. Etxe-Aitz tabernan eman beharko da bidaia autobusean egiteko izena.

Kontseilu sozialistek manifestazioak deitu dituzte larunbaterako, apirilak. NATOren aurka, gerra eta basakeria kapitalista gelditu lelopean antolatuko dira Gasteizen. Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak autobusa antolatu du Urola Kosta eskualdean. Zestoatik, Azpeititik eta Azkoititik igaroko da autobusa, hurrenez hurren.

Mollergi, Haginpe eta Etxe-Aitz tabernetan eman daiteke bidaia autobusean egiteko izena. Gainera, jakinarazi dutenez, langabeek 5 euro ordaindu beharko dute autobusa, eta landunek 10 euro. Azkoitian, Eroski txikiaren pareko autobus geralekuan hartu beharko da autobusa larunbatean, 16:30ean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide