Kejie ta desditxie

Kejie ta desditxie: "Zuhaitzak bidegorrira erortzear"

Erabiltzailearen aurpegia Kejie ta desditxie 2024ko ots. 16a, 12:55
Bidegorriaren gaineko pinuak. (Argazkiak: I.A.A. erabiltzailea)

I.A.A. Maxixatzeneko erabiltzailea kexu agertu da Azkoitia eta Azpeitia arteko bidegorrira goi aldeko muinotik zuhaitzak erortzear daudelako. Honako mezu hau bidali du erredakziora:

"Azkoititik Azpeitira doan bidegorrian, Azkoitia aldean, zuhaitzak bidegorrira erortzen ari dira. Azkoitiko Udaltzaingoan bi aldiz egon naiz, eta adierazi didate jakinaren gainean daudela, baina halako kontuen ardura aldundiarena dela. Udaltzainek Ertzaintzara bidali naute, eta han egon banaiz ere, oraindik ez dute ezer egin. Zuhaitzen batek norbait harrapatu behar al du gune horretan zerbait egiteko?".

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide