Kejie ta desditxie: "Txakurkumeak edukiontzian botata"

Erabiltzailearen aurpegia Kejie ta desditxie 2023ko abe. 15a, 16:21
Edukiontzian utzitako txarkurkumeak.

A.G. erabiltzaileak haserrea adierazi du atzo iluntzean bederatzi txakurkume topatu zituelako edukiontzi batean, poltsa batean sartuta.

"Atzo iluntzean, gizatasunik gabeko gertaera baten lekuko izan nintzen. Ipintza auzoan zaborra botatzera nindoala, zaunka hotsak entzun nituen edukiontzi barruan, poltsa baten barrutik zetozen. Poltsa ireki, eta bederatzi txakurkume zeuden bertan. Jaioberriak ziren, eta inor jabetu ez balitz, bertan hilko ziratekeen. Ez dakit nor izan daitekeen halakorik egiteko gai, baina ez dago hitzik horretarako. Dagoeneko jarri dugu salaketa Ertzaintzan".

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide