Kejie ta desditxie: "Floreagan Gabonetako argirik ez"

Erabiltzailearen aurpegia Kejie ta desditxie 2023ko abe. 11a, 10:30
Floreagako bizilagun batek apaintzen duen zuhaitza. (P. A.)

P. A. erabiltzaileak, Floreagako auzokideen izenean, "haserre" idatzi du Maxixatzenera, beraien auzoan azken urteetan udalak ez duelako Gabonetako argirik jarri.

"Badira urte batzuk Floreaga auzoan Gabonetako argirik jartzen ez dutela, eta auzoko bizilagunak haserre gaude. Andre batek ipinitako Gabonetako zuhaitza daukagu, baina udalak ipinitako ezer ez. Beti bizi izan naiz Floreaga auzoan, eta ezer askorik ez bazen ere, lehen zeozer jartzen zuten".

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide