Kejie ta desditxie

Kejie ta desditxie: "Balda dorretxeko atarian zaborra"

Erabiltzailearen aurpegia Kejie ta desditxie 2023ko ira. 10a, 09:56
Balda dorreko ataria zaborrez eta zikinkeriaz josita. (M. A.)

M. A. Maxixatzeneko erabiltzailea kexu eta haserre agertu da asteburuero Balda dorreko ataria zaborrez eta zikinkeriaz josita utzi ohi dutenekin.  

Maxixatzenera kexa bidali du herritar batek Balda dorreko atarian asteburuetako gauetan lagatzen duten zikinkeria dela eta. "Botilak, edalontziak, plastikozko poltsak eta abar" uzten dituztela esan du, erredakziora bidali duen argazkian ondo ikus daitekeen moduan. "Azkoitiaren ondare historikoetako bat da Balda dorrea, eraikin aparta, eta berez horren leku polita eta lasaia dena asteburuero horrela ikustea oso tristea da", adierazi du. Maxixatzenen kexa argitaratuta, "gazteek kontzientzian eragitea" nahi luke herritar horrek.  

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide