Kejie ta desditxie

Kejie ta desditxie: "Ibaia zaborrez beteta"

Erabiltzailearen aurpegia Kejie ta desditxie 2023ko abu. 29a, 09:38

J.M.A erabiltzailea kexu agertu da Txalonerreka parean ibaiak duen egoera "tamalgarria" dela eta.

"Txalonerrekako ibaiaren zatia egoera tamalgarrian dago. Bizikletak ikus daitezke ibaira botata, baita bidoiak eta bestelako zaborra ere. Ez da gaurko kontua ibaiaren zikintasuna, eta askotan itsasoaren egoeraz arduratzen bagara ere, ahaztu egiten gara ibaiez. Herritarrei ez ezik, erakundeei ere ardurak har ditzatela eskatuko nieke".

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide