Kejie ta desditxie

Kejie ta desditxie: "Pizza parkean afaldu eta..."

Erabiltzailearen aurpegia Kejie ta desditxie 2023ko eka. 23a, 11:23
Pizzaren kartoiak lurrean botata.

Atzo Azkoitiko parke batean pizza afaldu ostean, haur batzuek erakutsitako jarrera kritikatu du herritar batek Maxixatzenera bidalitako argazkiekin. Haur horien gurasoei zuzendu zaie.

Honakoa adierazi du Maxixatzenera kexa bidali duen herritarrak: "Atzo, ekainak 22, Telepizzako pizza parkean afaldu zuten umeen gurasoei eskaini nahi dizkiet argazki hauek. Etorkizuna eta mundu garbia hauen eskuetan utzi behar al dugu? Eskerrik asko, hezkuntza zoragarri honengatik...".

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide