Kejie ta desditxie: "Bidezidorra tarteko, lokatza eta ura pilatzen dira"

Erabiltzailearen aurpegia Kejie ta desditxie 2022ko aza. 20a, 16:14

I. S. erabiltzaileak adierazi duenez, Xabier Munibe Ikastolako sarreraren aurrean dagoen zelaian, bidezidor bat dago eginda, eta ondorioz, lokatza eta ura pilatzen dira espaloian. Eremu hori txukuntzeko eskatu dio hark Azkoitiko Udalari.

I. S. erabiltzaileak Maxixatzenera bidalitako argazkiak dira honako hauek. Hark azaldu duenez, azaroaren 18an, ostiralean, atera zituen argazkiak, eta horietan ikus daitekeen moduan, duela denbora batetik, Xabier Munibe Ikastolako sarreraren aurrean dagoen zelaian, bidezidor bat dago eginda. "Denok aldapa edota eskailerak erabili izan bagenitu, ez zen bidezidor hori egingo. Baina, tamalez, jada hor dago. Kontua da bidezidor hori espaloian amaitzen dela, eta euria egiten duen bakoitzean, ura eta lokatza pilatzen direla espaloian, ikastolako umeei nahiz haien familiakoei handik pasatzea oztopatuz", dio herritarrak.

Egoera horren aurrean, eremu hori txukuntzeko eskatu dio I. S. erabiltzaileak Azkoitiko Udalari, eta gune horretan zintarri bat jar dezala, lokatza eta ura behera ez igarotzeko.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide