Kejie ta desditxie

Kejie ta desditxie: "Hildako usoak hilabeteak daramatza guztion bistan"

Erabiltzailearen aurpegia Kejie ta desditxie 2022ko urr. 20a, 10:30
Usoa hilik Altzibar jauregi etxearen balkoian. (Utzitakoa)

A.R. Maxixatzeneko erabiltzailea kexu agertu da Plazaberriko Altzibar jauregi etxearen lehen solairuko balkoian uso bat hilabeteetan hilik ikus daitekeelako. Arduradunei "ahalik eta azkarren" kentzeko eskatu du hark.

"Irudian agertzen den usoak hilabeteak daramatza hilda, bi edo hiru inguru, eta orduz geroztik Plazaberriko Altzibar jauregi etxearen lehen solairuko balkoian dago, herritar guztiek ikusteko moduan. Ahalik eta azkarren usoa hortik kentzeko eskatuko nieke arduradunei".

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide