Kejie ta desditxie

Kejie ta desditxie: Leiztiko iturria, lokaztuta

Erabiltzailearen aurpegia Kejie ta desditxie 2022ko urr. 17a, 09:00
Leiztiko iturria lokaztuta.

M.A. Maxixatzeneko erabiltzailea kexu agertu da atzo Leiztiko iturria guztiz lokaztuta aurkitu zutelako. Haren arabera, eremu horretan botatzen ari diren pinudietako lanen ondorioz utzi dute iturria eta ingurua horrela. Honako mezua bidali du erredakziora:

"Atzo goizean hartutako irudiak dira, Leiztiko iturrira ura edatera joan ginenekoa, Munoaundi azpialdean, Kukuherri alderako noranzkoan. Pinudia botatzen ari direnek iturria lokatzarekin tapatu dute.

Zer da hau? Guztia libre al da? Zer pentsatzen du hori horrela utzi duenak? Arduradunei, berriz, eskaera hau: hara joan eta txikizioa egin duenari guztia lehenbailehen zuzentzeko eskatu. Aski da!"

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide