Kejie ta desditxie

Kejie ta desditxie: "Mastin txakur bat libre dabil Urrategi auzoan"

Erabiltzailearen aurpegia Kejie ta desditxie 2022ko urr. 12a, 15:26

A.O. Maxixatzeneko erabiltzailea kexu agertu da, Urrategi auzoan aske dabilen txakur batek beste bat "larri" zauritu duelako. Arretaz ibiltzeko eskatu die hark herritarrei. Honako mezu hau bidali du erredakziora:

"Mastin txakur bat dabil aske Urrategi auzoan. Beste txakur bat larri zauritu zuen joan den astelehenean. Arretaz ibili, eta norbaitek txakurra nongoa den baldin badaki, auzotarrok eskertuko genuke informazioa". Informazio gehiago duenari Udaltzaingora jotzeko eskatu dio idatzia bidaldi duen erabiltzaileak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide