Kejie ta desditxie

Kejie ta desditxie: "Jandonianiz plazaren itxura"

Erabiltzailearen aurpegia Kejie ta desditxie 2022ko urr. 7a, 09:00
Jandonianiz plazako zenbait irudi. (Herritarrak utzitakoak)

Herritar batek kexa bidali du Maxixatzenen erredakziora, Jandonianiz plazaren "itxura kaskarra" dela eta.

2019ko maiatzean bukatu zituen udalak Jandonianiz plaza berritzeko lanak, baina ordutik denbora igaro dela eta plaza hondatu egin dela azaldu du herritarrak. "Pitzadura ugari daude zoruan, puskatutako baldosa batzuk ere bai, zoruan mantxa ugari ikus daitezke eta oso zikina dago. Hori gutxi ez balitz, lurra bustitzen denean, irrist egiteko arriskua areagotu egiten da".

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide