Kejie ta desditxie

Kejie ta desditxie: Ugarte kaleko iturria, baxuegia

Erabiltzailearen aurpegia Kejie ta desditxie 2022ko eka. 3a, 14:32

J.A.M. Maxixatzeneko erabiltzailea kexu da Ugarte kalean dagoen iturria baxuegia delako. "Oraintxe ikusi dut gizonezko edadetu bat larri-larri, erortzear, ura edan ahal izateko sekulakoak egiten. Benetan lotsagarria da!", adierazi du herritarrak.

"Aspalditik dut gogoa Ugarte kalean dagoen iturriari buruzko kexa sartzeko, baina gaur ikusi dudana onartezina iruditzen zait. Iturri hori jarri zutenetik pentsatu izan dut zeinentzat edo zertarako jarri ote zuten: pertsona helduok belauniko jarri behar dugu hango ura edateko, eta umeek ere makurtuta egiten dute; hori bai, zakurrek primeran edaten dute, iturria ederki miaztuz. Baina oraintxe ikusi dut gizonezko edadetu bat larri-larri, erortzear, ura edan ahal izateko sekulakoak egiten; egarrituta seguru, bestela, ez zitzaion okurritu ere egingo. Benetan lotsagarria da!".

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide