Kejie ta desditxie

Kejie ta desditxie: "Konoak kentzeko ardura hartu behar da"

Erabiltzailearen aurpegia Kejie ta desditxie 2022ko mai. 31a, 15:26

M.O. Maxixatzeneko erabiltzaileak Estrada kalean joan den larunbatetik jarrita dauden konoak kentzeko eskatu du. "Noiz arte? Auzoko aparkalekua murrizten dute", adierazi du Estradako auzokideak.

"Joan den larunbatetik kono eta ohar hauek jarrita daude Estrada auzoan; maiatzaren 30ean, astelehena, aparkatzea debekatzen dute, eta autobusei aparkatzeko erabilpena ematen diete. Asteburuan kono horiek aparkalekua baldintzatu dute, nahiz eta debekua astelehenerako izan. Horrez gain, maiatzaren 30erako zegoen oharra, eta ez du itxura handirik autobusak bertan egon direnik, konoek berdin-berdin jarraitzen dute eta. Gaur, maiatzak 31, konoek hor jarraitzen dute oraindik. Noiz arte? Auzoko aparkalekua murrizten dute. Konoak jartzeko ardura hartu duten bezala, kentzeko ardura berbera hartu beharko lukete udalekoek".

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide