Kejie ta desditxie

Kejie ta desditxie: bidegorriko tunelen argiztapena

Erabiltzailearen aurpegia Kejie ta desditxie 2022ko ots. 18a, 16:22
Bidegorriaren tuneletako bat, argiztatuta. (Argazkia: J.A.)

J.A. Maxixatzeneko erabiltzaileak Azkoitia eta Urretxu arteko bidegorriko tuneletan argia jartzeko eskatu du.

"Hasi dira argiztapen berria jartzen Azkoitia eta Urretxu artean dagoen bidegorriko tuneletan. Urretxu aldetik hasi dira argiak jartzen, eta lau tuneletan ipini dituzte argi berriak; egia esan, oso ondo daude. Nola egin behar den ikasi dutenez, ea urte hauetako batean geratzen diren gainerako hamalau tuneletan ere ipintzen dituzten argiak".

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide