Kejie ta desditxie

Kejie ta desditxie: "Hamar tuneletan, argirik ez"

Erabiltzailearen aurpegia Maxixatzen 2021ko abe. 26a, 09:56

Herritar bat kexu agertu da, Azkoititik Urretxurako bidegorrian, hamar tuneletan argirik ez dagoelako. Gainontzekoetan, "argi gutxi batzuk besterik ez" direla pizen nabarmendu du.

J. A. Maxixatzeneko erabiltzailea kexu agertu da, Azkoititik Urretxura dihoan bidegorrian, hamar tuneletan argirik ez dagoelako. Gainontzekoetan, "argi gutxi batzuk besterik ez" direla pizen nabarmendu du. "Argi horien arazoa duela hilabete edo urte askotatik datorrela esango nuke. Gipuzkoako Foru Aldundiaren ardura da, eta aspalditik dute arazo horren berri" adierazi du herritarrak. "Noiz arte?" galdetu du hark.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide