Kejie ta desditxie

Kejie ta desditxie: "Utzitako zaborra Aittolan"

J.B. Maxixatzeneko erabiltzailea kexu agertu da Aittolan jendeak zaborra botata eta jaso gabe utzi duelako. Ondorengo mezua bidali du Maxixatzenera:

"Atzo goizean, Aittola inguruan ibili nintzen, eta horrelako uzta jaso dut. Aparkelekuaren ondoko pagadian, mahaiak eta parrillak dauden tokian, irudietan ikus daitekeen zabor pila hau jaso dut; ezin jasotakoak ere gelditu dira. Hamar minutu nahikoa izan da pila hau egiteko".

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide