Kejie ta desditxie

Kejie ta desditxie: Elkarguneko padel pistaren araudia

Erabiltzailearen aurpegia Kejie ta desditxie 2021ko uzt. 14a, 13:21

Azkoitiko padelzale talde batek Maxixatzeneko erredakziora idatzi du. Padela kontaktu fisikorik gabeko kirola dela ulertzen du taldeak, eta egungo dekretuaren arabera, padelean jokatzeko arazorik ez lukeela egon beharko uste du taldeak. Honako hau idatzi dute:

"Elkarguneko padel pistan jokatu ahal izateko, udalak egun indarrean duen araudiari buruz idatzi nahi dugu. Elkarguneak, Azkoitiko Udalak esanda, buruz buru jokatzeko aukera uzten du, edo bestela, binaka ere bai. Bi lagunek beste biren aurka jokatzeko, ordea, pistaren alde banatan daudenek familia berekoak izan behar dutela zehazten du udalak.

Maiatzaren 7ko legediari eusten dio udalak erabaki hori bermatzeko. Dekretu horretan honako hau irakurri daiteke: federatu gabeko kirol-jarduera fisikoa bakarka edo taldeka egin ahal izan da aire zabalean, kontaktu fisikorik gabe, eta aldi berean sei laguneko taldeetan, gehienez ere.

Padela kontaktu fisikorik gabeko kiroltzat hartzen dugu guk, eta beraz, ez dugu arazorik ikusten binaka jokatu ahal izateko. Hau guztia esanda, udalak ez baldin badu nahi herritarrok modu horretan jokatzea, ez dugu jokatuko, baina uste dugu Elkarguneko bazkideak garen heinean eta indarrean dagoen legediarekin, aukera eduki beharko genukeela".

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide