Kejie ta desditxie

Kejie ta desditxie: "Etxeko trasteak, Garbigunera"

Maxixatzeneko L.L. erabiltzaileak bidalitako kexa da honakoa. Haren arabera, Otarre jatetxearen aurreko edukiontzia Garbigunera eraman beharreko zaborrez betetzen da. Honako testua bidali du:

"Otarre jatetxearen aurreko edukiontzia honela egoten da eguna joan eta eguna etorri. Jendeak, etxea garbitu ostean, behar ez dituen traste denak uzten ditu bertan. Norberaren etxea garbitu bai, baina besteena zikindu gabe. Garbigunera eraman beharreko gauzak, mesedez, Garbigunera eraman".

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide