Kejie ta desditxie

Kejie ta desditxie: "Haurren eskola irteeran, Udaltzaingoa falta"

Haurrak zebra bidea gurutzatzen. (Argazkia: S.C. erabiltzailea)

S.C. Maxixatzeneko erabiltzailea kexu agertu da Udaltzaingoa haurren eskola irteerara "gaur, berriz ere" berandu iritsi delako. Honako mezua bidali du Maxixatzenen erredakziora:

"Egin nahi dudan kexa Udaltzaingoarekin dago lotuta. Haurrak eskolatik irteten diren orduetan, ohikoa da udaltzainak Aizkibel kaleko bidegurutzean ikustea; izan ere, arriskutsua da haurrentzat zebra bidea bakarrik gurutzatzea.
 
Halere, eta gaur, berriz ere, 12:37ean iritsi da Udaltzaingoa gune arriskutsura haurrei laguntzera eta eskola irteerako orduetan trafikoa kontrolatzera. Ordu horretarako, eskolatik irtenda eta zebra bidea gurutzatuta zuten ikasle gehienek. Esaten dudana egia dela ikusteko argazkia ikusi besterik ez dago".

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide