Kejie ta desditxie

Kejie ta desditxie: "Parke estalia, zikinduta"

Erabiltzailearen aurpegia Kejie ta desditxie 2021ko mar. 24a, 09:30

R.C. Maxixatzeneko erabiltzailea kexu agertu da parke estalira joaten den aldiro zikina aurkitzen duelako. Honako mezua bidali du Maxixatzenera:

"Parke estalira joaten garen bakoitzean egoera berdinean aurkitzen dugu: zikina. Garbiketa eta zainketa handiagoa behar du; bestela, zertarako nahi dugu bada herrian estalitako parke bat edukitzea?"

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide