Kejie ta desditxie

Kejie ta desditxie: "Txakur kaka nonahi"

Ibaiondo kaleko irudia.

M.A. Maxixatzeneko erabiltzailea kexu agertu da, azken aldian herriko kaleetan txakur kaka ugari ikusi duelako lurretik jaso gabe.

"Ez dakit aspaldian Azkoitian zer gertatzen ari den. Kalera irten orduko txakur kakak saihesten ibili beharra dagoela dirudi! Kale Nagusian, Ibaiondo kalean, Jausoro sarreran, Bizkargi plazan... Txakur jabe asko ikusten ditut kakak jasotzen eta arduraz jokatzen, baina azken aldian horrelako egoera desatseginak ere ugariak dira".

Bizkargi plazako irudia.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide