Kejie ta desditxie

Kejie ta desditxie: "Kiroldegia guztiona da"

Elkarguneko gimnasioa.

O.A.S. Maxixatzeneko erabiltzailea kexu agertu da kiroldegia hil osoan ordaintzen duelako baina hilean hamasei aldiz soilik erabil dezakeelako. Honako mezu hau bidali du Maxixatzenera:

"Kiroldegia denona da eta denon diruarekin ordaintzen dugu, horregatik da kiroldegi publikoa. Pandemia dela-eta hilean hamasei bider soilik joan gaitezke, eta hamasei kasu horietan lekua baldin badago soilik sar gaitezke; ordaindu, ordea, hilabete osoa ordaintzen dugu.

Nola da posible hilabete osoa ordaintzea eta hamasei aldiz bakarrik joateko eskubidea izatea? Horri jauntxokeria deitzen zaiola uste dut. Udaleko arduradunak, arduratu zaitezte!"

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide