Kejie ta desditxie

Kejie ta desditxie: "Isuna espainolez idatzita"

Erabiltzailearen aurpegia Kejie ta desditxie 2021ko ots. 2a, 15:51
J.A. Maxixatzeneko erabiltzaileari jarri dioten isuna.

J.A. Maxixatzeneko erabiltzailea minduta azaldu da, autoa gaizki aparkatzeagatik jarri dioten isuna gaztelaniaz idatzi duelako herriko udaltzain batek.

"Udaltzain batek isuna ipini dit Azkoitiko Julio Urkixo kalean aparkalekuko marra zuri bat zapaldu eta autoa oker uzteagatik. Hutsegitea bada, hutsegitea da, eta ordaintzeko arazorik ez daukat. Baina isuna espainolez idatzita egoteak min eman dit. Azkoitia erabat herri euskalduna izanik, errespetu falta bat deritzot. Edota udaltzainak euskaraz ez daki. Hori okerrago litzateke".

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide