Kejie ta desditxie

Kejie ta desditxie: Zuazola kaleko espaloi zatia

Erabiltzailearen aurpegia Kejie ta desditxie 2021ko urt. 26a, 17:55

I.S. Maxixatzeneko erabiltzailea kexu agertu da Xabier Munibe Ikastola alboko espaloi batek Zuazola kalean duen egoeraz. Zatia birmoldatzea eskatu dio udalari.

"2020-2021 ikasturtea berezia doa, eta hori dela eta Xabier Munibeko ikastolako sarrera-irteerak moldatu egin behar izan dira, ohiko sarreretan ahalik eta jende gutxien pilatzeko. LH1, LH2, HH2 eta HH3 mailetako ikasleak ikastolako goiko pisutik irteten dira. Ordu puntuetan guraso asko pilatzen da gune horietan.

LHko eta HHko sarrerara igarotzeko –edota alderantziz– espaloia estua da, eta askok ondoko belarra eta hormigoizko zatia erabiltzen dute, gune batetik bestera pasatzeko. Zati horren egoera tamalgarria da, eta umeek nahiz helduek hankak lokatzez beteta amaitzen dute –zakur kakak ez aipatzearren– euri egunetan eta ondorengoetan.

Belar zati horrek duen erabilera eskasa dela eta, gune hori birmoldatzea egokia litzateke, zelaia kendu eta guztia espaloia bihurtuz; edota belarra ez zapaltzeko, hesia jarriz. Udalak kontutan izango duelakoan".

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide