Kejie ta desditxie

Kejie ta desditxie: Altzibar auzoaren egoera

Erabiltzailearen aurpegia Kejie ta desditxie 2021ko urt. 22a, 12:14
Altzibarko errepide azpiko pasabidea. (Argazkiak: S.A.)

S.A. Maxixatzeneko erabiltzailea kexu agertu da Altzibar auzoko hainbat puntutan auzoak duen egoeragatik. Honako kexa hau bidali du Maxixatzenera:

"Altzibar Etorbideko auzokide bezala nire kexa azaldu nahiko nuke auzoaren egoera lotsagarriagatik. Haize pixkat egiten duen bakoitzean argirik gabe geratzearekin nahikoa ez, eta orain auzotik inguruko auzoetarako dauzkagun bideak ere egoera txarrean daude.

Duela aste batzuk, Jausorora joateko egurrezko zubia itxi zen taula batzuk apurtu zituztelako; orain zubiaren zati bat pasatzeko egokitu dute, baina zubia osatzen duten taulak pieza batekoak direnez, horiek luzera osoan puskatzen hasi dira, pasatzen diren guztiak arriskuan jarriz.

Bestalde, euria egiten duen beste askotan bezala, Urrategira eta LIDL supermerkatura joateko errepide azpiko pasabidean estolda gainezka eginda dago eta 5-10 zentimetro arteko ura dago pilatuta, oinezkoen pasabidea eragotziz".

Altzibartik Jausororako zubiaren egoera.

Altzibarko Anaitasuna plazatik Urrategi alderako pasabidea.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide