Kejie ta desditxie

Kejie ta desditxie: "Txakur kakak direla eta, jolastu ezin"

Erabiltzailearen aurpegia Kejie ta desditxie 2021ko urt. 12a, 09:00

I.J. Maxixatzeneko erabiltzailea kexu agertu da Bizkargi plazako txakur kakak direla-eta haurrek ezin izaten dutelako jolastu. Honako mezu hau bidali du:

"Bizkargi plaza, beste parkeak eta plazak bezala, oso leku egokia da jolasteko eta disfrutatzeko. Lehengo batean, ordea, Eguzki aldean haurrek ezin izan zuten jolastu txakur kakak zirela eta. Gainera, Olentzeroren eta Errege Magoen etorreraren ondoren txakur gehiago azalduko direnez, arazoa areagotuko da. Batzuek jasotzen dituzte txakur kakak, baina horietako batzuek ere ez dituzte kakak dagozkien zaborretara botatzen. Zabor leku gutxi al daude? Txakurra dutenei ardura gehiago eskatzen diegu. Asko eskatzen al dugu?"

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide