Kejie ta desditxie

Kejie ta desditxie: "Autoa gaizki aparkatzea arriskutsua izan daiteke gainontzeko herritarrentzat"

Erabiltzailearen aurpegia Kejie ta desditxie 2021ko urt. 10a, 10:39

I.L. Maxixatzeneko erabiltzailea kexu agertu da Ñam Ñam gozotegiaren pareko posteen alboan autoak uzteko jendeak daukan ohituragatik. Honako mezu hau bidali du:

"Jendeak geroz eta ohitura handiagoa dauka Ñam Ñam pareko posteen aldamenean autoak aparkatzeko. Oraindik ez da ezer pasatu, baina susto bat baino gehiago izan dira, hor autoak aparkatuta daudenean gainontzeko gidariok ez ditugulako ikusten zebrabidera doazen oinezkoak, eta istripu larriren bat gerta daiteke. Jende asko ibiltzen den lekua da, eta oinezkoentzat zen auto gidarientzat puntu itsua da. Astegunetan arazoa da, eta astebukaeretan oraindik eta handiagoa. Beraz, ea udaltzainek edo udalak neurriak hartzen dituzten".
 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide