Kejie ta desditxie

Kejie ta desditxie: "Zabuak goian lotuta"

Erabiltzailearen aurpegia Kejie ta desditxie 2020ko abe. 13a, 10:04

M.J. Maxixatzeneko erabiltzailea kexu agertu da oraindik orain bere auzoan zabuak ez erabiltzeko moduan daudelako. Honako mezu hau bidali du:

"Bi urte ditut eta oso triste nago azken hilabetean ezin izan dudalako gure auzoko zabuan ibili. Norbaitek zabuak ni ez heltzeko moduan lotu ditu. Burura galderaren bat edo beste etortzen zait: nork jarri ditu zabuak horrela? Noren ardura da lehen zegoen bezala uztea? Badakit Olentzerok behintzat lehen bezala jolasteko moduan utziko dizkidala eta eskutitzean idatziko diot".

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide