Kejie ta desditxie

Kejie ta desditxie: San Juango berdegunea zaborrez josita

Erabiltzailearen aurpegia Kejie ta desditxie 2020ko aza. 30a, 16:32
San Juango berdeguneetan zabor ugari pilatzen dela ikus daiteke.

J.B. Maxixatzeneko erabiltzailea kexu agertu da San Juan futbol zelaiaren inguruan azkenaldian pilatzen ari den zabor kopuruagatik. Honako mezu hau bidali du Maxixatzenera:

"Gaur goizeko paseoan, San Juan futbol zelai inguruan hartutako irudiak dira honako hauek. Panorama liluragarri horren aurrean, hainbat galdera sortu zaizkit:

  • Noren ardura da horrelako portaerak ikusi behar izatea, gurasoena, hezitzaileena, agintariena edo gu guztiona?
  • Zertarako balio dute tokiko Agenda 21 eta antzerako ekimenek?
  • Zeinen ardura da leku hori txukun edukitzea, udalarena edo Anaitasunarena?
  • Legez kanpoko jokaerak zigortzen badira, horrelakoak zergatik ez?

Badirudi ez garela ezer ikasten ari. Ea saiatzen garen denon artean Azkoitia garbi bat edukitzen, denon onerako izango baita".

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide