Kejie ta desditxie

Kejie ta desditxie: "Aparkamentu propioa Bizkargi kalean"

Erabiltzailearen aurpegia Kejie ta desditxie 2020ko aza. 26a, 12:29
Bizkargi kaleko aparkaleku bat, konoekin itxita. (Argazkia: F.A.)

F.A. Maxixatzeneko erabiltzailea kexu agertu da Bizkargi kalean inguruko establezimendu batek aparkamentu propioa duelako. Honako kexa idatzi du:

"Inguruko establezimendu batek bere autoa aparkatzeko aparkalekua beti prest izaten du Bizkargi kalean. Bien bitartean, auzotarrok herriari bueltaka ibili behar izaten dugu autoa non edo non aparkatzeko. Autoak aparkalekua uzten duenean hiru konorekin ixten du establezimenduko arduradunak aparkalekua, eta etortzen denean, noski, aparkamentua beretzat izaten du. Guk ere ordaintzen ditugu zergak".

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide