Kejie ta desditxie

Kejie ta desditxie: Eroski txiki atariko lurra

Erabiltzailearen aurpegia Kejie ta desditxie 2020ko aza. 5a, 11:02

M.A. Maxixatzeneko erabiltzailea kexu agertu da Eroski txiki atariko lurraren egoeragatik. Honako hau idatzi du Maxixatzenera:

"Udaletxera idatzi baten bitartez eskaria egin arren, ez dugu erantzunik jaso. Eroski txikiko sarrerara dihoan atariko lurra oso egoera txarrean dago. Partxeak egitera etortzen dira, baina hilabete batzuk besterik ez ditu irauten lan horrek. Asko zigortzen den lurra da, bertako langileak orgekin egiten dituzten joan-etorriak daude batetik, eta bestetik, janari banatzaileen palet pisutsuak. Leku zaratatsua da izatez, eta lur hori horrela dagoela bikoiztu egiten dira, bai zarata, bai bezeroak erortzeko arriskua, baita erosketa orgari egin behar zaion indarra ere, orga itxuraz eraman nahi bada behintzat. Bada ordua hainbesteko higadura jasaten duen lurra asfaltatzeko. Erorketak ekidingo ditugu eta bizilagunen lo egiteko eskubidearen alde egingo dugu".

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide