Kejie ta desditxie

Kejie ta desditxie: "Floreagan errepidea egoera txarrean"

Erabiltzailearen aurpegia Kejie ta desditxie 2020ko aza. 4a, 11:12

P.A.R. Maxixatzeneko erabiltzailea kexu agertu da Floreaga auzoan errepideak duen egoera kaskarragatik. Honako hau da bere kexa:

"Argazkietako errepidea Floreaga auzokoa da. Errepidea baino gehiago Dragon Khan bat dela ematen du handik igarotzerakoan. Arazoa betikoa da; Floreagan gertatutakoa nola ez den ikusten, ez dute konpontzen. Beharrezkoa da ahalik eta azkarren errepidearen egoera hobetzea".

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide