Kejie ta desditxie

Kejie ta desditxie: "Trafiko handia Kukuherri auzoan"

Erabiltzailearen aurpegia Kejie ta desditxie 2020ko urr. 22a, 10:30
Istripua izan zen gunea. (Argazkia: I. L.)

I. L. Maxixatzeneko erabiltzaileak kexa bidali du Maxixatzenera, Kukuherri auzoan azken egunetan duten trafikoagatik. Gainera, herenegun istripua gertatu zela ere adierazi du, eta kexu agertu da oraindik autoaren piezak inork ez dituelako jaso.

Honako kexa bidali du Maxixatzenera: "Azkenaldi honetan, Munategin biribilgunea egiteko lanak direla-eta, dezenteko trafikoa darabilkigu Kukuherri aldean; gidariak, gainera, Loiolan bezalako abiaduran dabiltza. Astearte honetan, Espainiako Vuelta herrigunetik pasatzen zela-eta, berriz ere trafikoa izan genuen auzoan, baita istripu bat ere.

Astearte eguerdian jazo zen ezbeharra, eta oraindik ere autoaren piezak jaso gabe daude. Udaltzaingoak konoak jarri zituen egunean bertan, eta atzo kendu, baina errepidea garbitzera ez da inor etorri. Herrigunean zerbait dagoen bakoitzean Kukuherrin trafikoa ibiltzea jasan behar izaten dugu, baina ez dugu ulertzen udaltzaingoaren eta udalaren jarrera istripu bat izan ondoren". 

Honako hau erabiltzaileak bidalitako bideoa da:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide