Kejie ta desditxie

Kejie ta desditxie: Elkarguneko igerilekuaren ordutegia

Erabiltzailearen aurpegia Kejie ta desditxie 2020ko ira. 14a, 10:13

M. A. Maxixatzeneko erabiltzailea kexu agertu da Elkarguneko igerileku handia erabiltzeko herritarrek duten ordutegiarekin. Honako hau idatzi du:

"Kexa hau jarri nahi nuke Elkarguneko igerilekuan Zubiaurre Igeri Elkarteko taldekideek ia arratsalde osoak hartuta dituztelako eta bestelako erabiltzaileontzat gelditzen diren orduak ez direlako oso onak. Badirudi Elkarguneko bazkideok ez dugula Zubiaurre taldeak duen bezalako lehentasuna, nahiz eta guk lehiaketak ez eduki. Argazkia atxikitzen dut, ikusgarriagoa izan dadin".

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide