KEJIE TA DESDITXIE

Kejie ta desditxie: "Alabaren hortzetako aparatua"

Erabiltzailearen aurpegia Kejie ta desditxie 2020ko uzt. 11a, 09:50
Ahaztutako berokia Ibaiondo kaleko banku horietako batean zegoen.

M. Z. Maxixatzeneko erabiltzailea kexu da norbaitek bere alabaren berokia hartu duelako, haren poltsikoan zegoen hortzetako aparatu eta guzti. Mezu hau bidali du:

"Berea ez zen berokia hartu duen horri:
Ostiral eguerdian nire alabari Ibaiondo kaleko Laukobankotako banku batean bere berokia ahaztu zitzaion. Ordu-erdira itzuli ginenerako, ez zegoen utzitako lekuan.
Agian gustatu egin zitzaizun, pentsatu nahi dut zure seme-alabaren batek benetan behar duelako hartu duzula. Baina poltsikoan zeukan hortzetako aparatua, horri bai ez diozula probetxurik aterako.
Mesedez, eraman Udaltzaingora kaxatxoa, eta berokia hartu lasai zeuentzat".

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide