KEJIE TA DESDITXIE

Kejie ta desditxie: "Azkotti garbixe, pegatinaz josixe"

Erabiltzailearen aurpegia Kejie ta desditxie 2020ko mar. 3a, 11:51

I. L. Maxixatzeneko erabiltzaileak ingurumenarekiko kezka duen herritar talde baten izenean idatzi du, duela gutxi martxan jarri den Azkotti garbixe, etxie bezelaxe kanpainari buruzko hainbat galdera egiteko. Honako hau idatzi du

"Azkoitiko Udalak Um Blem Ble tabernarien elkartearekin abiatu duten ekimen sasi-ekologistak hainbat zalantza sortu dizkigu. Asmo onez bultzatutako ekimenak gure uste apalean ikaragarrizko ahultasuna erakusten du.

Eranskailuak itsastea etxe garbia izatearen sinonimoa al da?

Etxean pipa azalak poltsa horietara botatzen al dira?

Eranskailuak eta poltsa horiek egitea ez al da zaborra sortzea?

Besterik gabe, Azkotti garbixe, pegatinaz josixe".

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide